Bihar 14:00ak arte luzatu dute posta bidezko botoa emateko epea

Bihar 14:00etan amaituko da Espainiar Gorteetarako hauteskundeetan posta bidezko botoa emateko epea. Uztailaren 23ko hauteskundeetarako inoiz baino jende gehiagok eskatu du posta bidezko bozka —Gipuzkoan, 57.559 eskaera zenbatu dituzte—. Hori dela eta, Correosek bere bulegoetako ordutegia luzatu du azken egunotan, eta gaur ere hala izango da: 22:00ak arte egongo dira irekita Urdaneta kaleko Correosen bulegoa, Antiguakoa, Amarakoa, Grosekoa eta Altzakoa.
Bihar 08:30etik aurrera zabalduko dituzte bulegoak.