Nestor Basterretxearen Bakearen Usoa berriztatu du udalak
'Bakearen Usoa', Saguesen. (Argazkia: Nerea Lizarralde) Donostiako Udalak Nestor Basterretxearen Bakearen Usoa eskultura berriztatu du, Saguesen. Azken hilabeteetan denboraren eraginez sortutako kalteez gain, hainbat pintaketa agertu dira eskultura ikonikoan.
Udalak adierazi duenez, 29.000 euroko kostua izan dute lanek, eta “errespetua” eskatu dute eskulturarentzat.
Saguesen dago Basterretxearen eskultura, 2015az geroztik. Lehendik, 20 urte eman zituen Aita Donostia plazan, Anoeta estadioaren ondoan.


