San Bartolome parkea berritu dute
Amarako San Bartolome parkea berritu du udalak, eta haurrentzako jolasak eta eserlekuak dituen lorategia ditu. Iaz Eneko Goia alkateak azaldu zuenez, eremu horretan egindako indusketa batzuetan eliza baten aztarnak agertu ziren, eta aztarna horiek ere parke berriaren parte dira orain.
Carlos Garcia Hiri Mantenimenduko zinegotziaren arabera, abuztuko lehen astean zabalduko dute.