Hauteskundeen emaitzak, auzoz auzo
%70,03ko parte hartzearekin, PSE-EEk lortu ditu boto gehien Donostian Espainiako Gorteetarako hauteskundeetarako. Igandean, PSE-EEk 25.535 boto eskuratu zituen (20.237 izan ziren 2019an), bigarren indarra EH Bildu izan da 22.215 botorekin (17.515 2019an) eta EAJ izan da hirugarren, 21.755 botorekin (30.828 2019an). 2019ko hauteskundeetan EAJ izan zen boto gehien lortu zituena hirian.

%70,03ko parte hartzearekin, PSE-EEk lortu ditu boto gehien Donostian Espainiako Gorteetarako hauteskundeetarako. 2019ko hauteskundeetan EAJk lortu zituen boto gehien Donostian. Igandean, PSE-EEk 25.535 boto eskuratu zituen (20.237 izan ziren 2019an), bigarren indarra EH Bildu izan da 22.215 botorekin (17.515 2019an) eta EAJ izan da hirugarren, 21.755 botorekin (30.828 2019an).
Laugarren alderdia PP izan da 15.646 boto eskuratu ostean, eta atzetik izan ditu Sumar (12.311 boto) eta Vox (2.797 boto).
Auzoen banaketari dagokionean, nabarmena izan da aldaketa, batez ere maiatzeko udal hauteskundeekin alderatuta. PSE-EEk egin du gora gehien, 16.239 boto izan baitzituen maiatzean. EAJk behera egiten jarraitzen du, 24.539 boto izan zituen Eneko Goiaren hautagaitzak. Maiatzekoekin alderatuta, EH Bildu jaitsi egin da, baina ez horrenbeste: 23.387tik 22.215era, alegia.
Marisol Garmendia, PSE-EEko bozeramailea pozik agertu zen emaitzekin, Donostiako indar aurrerakoien lider delakoan alderdia. Udal hauteskundeekin alderatzean, ordea, kontu handia izan behar da, ezberdin bozkatzearen arrazoiak asko direlako. Eskuin muturraren balizko paktuak markatu ditu hauteskunde hauek, eta herritar askoren bozka honela irakur daiteke. PSOEren igoera nabarmena (kasik 10.000 boto gora, maiatzetik hona), eztabaida horri lotuta dagoela dirudi, hiriko dinamika propioei baino.
ERROLDA | PARTE HARTZEA |
ABSTENTZIOA | EH BILDU | PSE-EE | EAJ | SUMAR | PP | VOX | PACMA | |
PARTE ZAHARRA | 4.234 | 2.884 | 1.350 | 1.019 | 434 | 720 | 341 | 247 | 47 |
19 |
ERDIALDEA |
8.172 |
6.188 |
1.984 |
918 |
1.115 |
1.806 |
492 |
1.563 |
196 |
33 |
AMARA | 4.672 | 3.008 | 1.664 | 613 | 624 | 756 | 360 | 510 | 86 | 13 |
AMARA BERRI | 17.603 | 9.911 | 7.692 | 1.748 | 2.597 | 2.171 | 1.173 | 1.748 | 276 | 33 |
LOIOLA / TXOMIÑENEA |
4.821 | 3.153 | 1.668 | 621 | 960 | 574 | 423 | 405 | 145 | 25 |
LOIOLAKO ERRIBERA | 3.685 | 2.083 | 1.602 | 383 | 574 | 456 | 286 | 307 | 37 | 6 |
EGIA | 11.242 | 7.759 | 3.483 | 2.429 | 1.901 | 1.183 | 1.097 | 794 | 205 | 38 |
GROS / ULIA / ATEGORRIETA |
13.569 | 8.921 | 4.648 | 1.974 | 2.150 | 2.075 | 1.087 | 1.262 | 152 | 42 |
ANTIGUA | 17.337 | 14.015 | 3.322 | 2.898 | 2.364 | 4.938 | 1.230 | 2.147 | 312 | 00 |
IBAETA | 4.816 | 3.620 | 1.196 | 726 | 787 | 939 | 400 | 610 | 87 | 00 |
AIETE | 13.385 | 5.241 | 8.144 | 727 | 1.140 | 1.265 | 512 | 1.297 | 190 | 24 |
AÑORGA | 2.176 | 1.538 | 638 | 523 | 258 | 375 | 162 | 183 | 37 | 00 |
IGELDO | 839 | 539 | 298 | 262 | 46 | 99 | 45 | 70 | 7 | 2 |
MARTUTENE | 2.307 | 1.499 | 808 | 411 | 411 | 267 | 184 | 169 | 42 | 11 |
ALTZA | 16.437 | 7.161 | 9.276 | 1.395 | 2.735 | 963 | 991 | 668 | 215 | 00 |
INTXAURRONDO | 10719 | 5.540 | 5.179 | 1.337 | 1.651 | 830 | 856 | 565 | 150 | 33 |
BIDEBIETA | 5573 | 3.517 | 2.056 | 683 | 1.174 | 501 | 449 | 517 | 108 | 37 |