Gizarte bazterketa egoeran daudenentzako laguntza zerbitzua esleitu du udalak
Tokiko Gobernu Batzordeak Arrats elkarteari esleitu dio Altza-Larratxo, Loiolako Erribera, Intxaurrondo eta Bidebieta auzoetako gizarte zerbitzuetako zentroetan gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonen eta familien laguntza zerbitzuaren kontratua.
Aurrekontua 193.000 eurokoa da (BEZik gabe), eta bi urteko iraupena izango du, baina berariaz luzatu ahal izango da beste urtebetez. Orotara, 6.368 zerbitzu ordu eman beharko ditu elkarteak. Salbuespen gisa, udalerriko beste gizarte zerbitzuetako zentroetako kasuak ere artatu ahal izango ditu enpresak, beti ere kasu horiei arreta emateak kontratatu diren zerbitzu orduak aldatzea ez badakar.