Parte Zaharrak zuntz optikoa izango du laster
Uztailean amaitu dira Parte Zaharrean zuntz optikoa instalatzeko obrak. Beraz, auzoko bizilagunei eta establezimenduei telefono eta Internet zerbitzua hobetuko zaie laster, telekomunikazio operadoreak zerbitzu hori eskaintzen hasi bezain pronto. Urrian hasi ziren lanok, eta 777.000 euroko aurrekontua izan dute —horietatik 400.000 euro Europako Next Generation funtsetatik hartu dira—.