David Silvak futbola utziko duela iragarri du
Ibilbide luzea izan duen jokalari bati agur esateko momentua iritsi da. David Silva Realeko jokalariak, pasa den astean izan zuen lesioaren ondorioz, futbola utziko duela iragarri berri du. Jokalari kanariarrak ezker belauneko barneko lotailua hautsi zuen, eta sei hilabetez egongo da futbolera jokatu gabe. Hortaz, 37 urte dituela erretiroa hartzeko erabakia hartu du.
Eibarren, Celtan, Valentzian, Manchester Cityn eta Realean egon ondoren, futbola utziko du. Realean, 93 partida jokatu ditu azken hiru denboraldietan. Zelai erdiko jokalari oso garrantzitsua izan da Imanol Alguacilentzat, eta zazpi gol sartu ditu kamiseta txuri urdinarekin. Aurreko denboraldiko azken partidak belaunean mina zuela jokatu zituen. Pasa den ostegunean, entrenatzen ari zenean belaunean mina sentitu zuen, eta gerora medikuek belauneko baieztatu zuten. Jokalari oso maitatua izan da, eta denbora gutxian zaleen babesa sentitu du.