Hamaika film lehiatuko dira Zinemaldiko Zuzendari Berriak sailean
Hemeretzi herrialdetako hamaika ekoizpenek hartuko dute parte irailaren 22tik 30era 71. Zinemaldiko Zuzendari Berriak sailean. Aukeratutako lan guztietatik zazpi lehen filmak dira; lau, berriz, bigarrenak. Irabazleak 50.000 euroko saria jasoko du.
Liang Ming txinatarraren Xiao Yao You filmak zabalduko du saila, eta Daichi Murase japoniarrak itxiko du, Kiri No Fuchi filmarekin. Bien artean, honako film hauek ikusi ahal izango dira: Farhad Delaramen Ashil, Diwa Shahren Bahadur The Brave, Askhat Kuchinhirekoven Bauryna Salu, Juan Sebastian Quebradaren El Otro Hijo, Ilia Malakhovaren Hi, Mom, Javier Maciperen La Estrella Azul, Nicole Midori Woodforden Last Shadow At First Light, Henry Bernadeten Les Rayons Gamma eta Niclas Larssonen Mother, Couch!.