Jaietan murgilduta dago Zubieta
Zubietako oilasko biltzaileak, asteazkenean. Zubietako herri jaiak ari dira ospatzen aste honetan, eta astelehenera arte festak ez du mugarik izango bertan. Jaietan ohikoak diren askotariko jarduerak ari dira egiten: kontzertuak, herri kirolak, oilasko biltzaileak, jolasak… Asteburu indartsua dute aurretik, baina guk orain arteko hainbat irudi jaso ditugu.


