Uliako auzo elkarteak BCCren egoitza berriaren aurka jarritako errekurtsoa izapidetzea onartu dute
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien epaitegiak onartu egin du Uliako Auzo Elkarteak aurkeztutako errekurtsoa, Donostiako Udalak onartutako Plan Bereziaren aurkakoa. Udalaren plan horrek baimena ematen du Basque Culinary Centerren bigarren egoitza Manteoko lursailean jartzeko.
Gogoratu behar da lehengo astean udal gobernuak adostu zuela Manteo hirigintza eremuko erabilera Basque Culinary Center fundazioari esleitzea. Esleipena 75 urterako eman da, doan. Gastronomy Open Ecosystem-ek (GOe) lehiaketa batean aukeratutako proiektu arkitektoniko bat du dagoeneko, eta bere eraikuntza proiektua garatu behar du.