Hiria tentsio handiko eremu izendatzeko izapideak hasiko ditu udalak
Atzo egin zen osoko bilkuran, udalbatzarrak Donostia tentsio handiko eremu izendatzeko izapideak hasteko eskatu zion udal gobernuari. EH Bilduk eraman zuen mozioa osoko bilkurara, eta EH Bildu, Elkarrekin Podemos, PSE-EE eta EAJren aldeko botoak jaso zituen; PPk kontra bozkatu zuen.
Mozioak Etxebizitza Legeak etxebizitzarako eskubidea bermatzeko aurreikusten dituen “neurriak ezartzea eta edukitzaile handiak kuantifikatzeko aukera emango duen azterlan bat egitea” aipatzen ditu. Ikerketa horrek hirian bost etxebizitzaren edo gehiagoren jabe diren pertsona fisiko edo juridikoak hartuko ditu bere gain.
Mozioa Eusko Jaurlaritzak Etxebizitza Legeari helegitea jarriko diola iragarri eta biharamunera onartu da.