Paella txapelketarekin hasi dute Amarako jaietako gazte eguna
Amarako jaiak atzo hasi ziren, eta gaur egitarau zabaleko gazte eguna antolatu dute, goizetik hasita eguneko azken orduetara bitarte. Paella txapelketarekin hasi dute goiz beroa, eta auzoko gazteak eguzkipean aritu dira paellak prestatzen. Bazkari herrikoiaren ondoren, bazkaloste musikatua izango dute Easo plazan. Arratsaldean, Elektrokela elektrotxaranga ibiliko da auzoko kaleak alaitzen, eta egunari amaiera emateko Leherkaitz, Eire eta La Fulana Dj-a arituko dira.
Jarraian, paella txapelketako argazki galeria: