Remco Evenepoelek irabazi du Donostiako Klasikoa, hirugarrenez
Remco Evenepoel Soudal Quickstep taldeko txirrindulariak irabazi du Donostiako Klasikoa, Pello Bilbao txirrindulari euskal herritarrari esprintean irabazita. Munduko txapelduna da Evenepoel, eta aurtengo Klasikoa irabazteko faboritoa zen. Bere hirugarren Klasikoa da, eta, beraz, Marino Lejarretaren marka berdindu du; 2019an eta iaz ere irabazi zuen lasterketa.
Erlaitzeko gainera iritsi eta berehala jo du lehenengo erasoa Evenepoelek, eta taldetxo bat sortu du; tartean zegoen Bahrain taldeko Pello Bilbao. Murgileko bigarren igoeran Bilbaok soilik jarraitu dio Evenepoeli, baina Bulebarreko esprintean munduko txapelduna gailendu da.