Gazte bat larri zauritu da Ondarretan olatuen ondorioz
Atzo arratsaldean (hilak 2), 18 urteko gazte bat itsasotik atera behar izan zuten, buruan kolpe bat jasota; olatu batek hondoaren aurka bultzatu zuen, eta buruan kolpe larria jaso zuen. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak aditzera eman duenez, baliteke gazte atzerritarrak muineko lesio larri bat izatea, eta hondartzako ertzean mugiezin gelditu zen jasotako kolpeagatik. Hondartzako sorosleek han bertan artatu ondoren, gaztea Donostiako ospitalera eraman zuten.