Nahia Zudairek beste domina bat lortu du
Iñigo Llopis seigarren izan da 100 metro tximeletako finalean.
Nahia Zudairek brontzea lortu zuen asteazkenean 100 metro bularreko finalean. Zubietako igerilariak 1:38.14ko denbora eginda erdietsi zuen podiumera igotzea. Aurretik Tess Routliffe (1:31.91) eta Abi Tripp (1:34.39) kanadarrak baino ez zituen izan. Astelehenean lortutako zilarrarekin, Manchesterreko (Ingalaterra) Igeriketa Egokituko Munduko Txapelketako bigarren domina du Zudairek —iazko Munduko Txapelketan hiru lortu zituen—.
Bestalde, Iñigo Llopisek seigarren amaitu du 100 metro tximeletako finala, eta ezin izan du asteartean izandako arrakasta errepikatu.