Oinezkoentzako pasabide bat ireki dute Artzain Onaren eta Loiola kalearen artean
Artzain Onaren eta Loiola kalearen arteko oinezkoentzako pasabidea. (Argazkia: Donostiako Udala) Metroaren igarobidearen lanak direla eta, Loiola kaletik Artzain Onaren katedraleko plazara joateko –edo alderantziz– oinezkoek buelta osoa eman behar zuten orain arte lanen hesiaren atzetik. Lanek aurrera jarraitzen badute ere, udalak oinezkoentzako pasabide bat ireki du orain Loiola kalea eta Artzain Onaren plaza lotzeko.


