Santa Klara irla larunbatera arte itxita mantenduko dute itsasoaren egoeragatik
Udalak iragarri zuen moduan, gaur (hilak 3) Santa Klara itxita egongo da olatuengatik, baina, azken iragarpenak kontuan hartuz, larunbatera arte luzatuko dute itxiera. Itsasoari begiratuz, gaurko lau metroko olatuak espero dira; nahiz eta biharko iragarrita dauden olatuak ez diren bi metrora iritsiko, marea biziak espero dira.
Gaur gauean, hainbat kalte material jasan ditu bertako tabernak, olatuek mahaiak eta aulkiak hautsi baitituzte. Oraindik ere kalteak zenbatzeke daude, baina atzo sorospen gunean, tabernan eta komunetan jarritako egurrei esker kalteak ez dira oso handiak izan. Hori dela eta, larunbatean berriz ere martxan jarriko da Santa Klarara doan zerbitzua, betiko ordutegian. Kontxatik eta Ondarretatik atzo kendutako gabarroiak irla inguruan gordeta mantenduko dituzte larunbat edo astelehen arte.