Pintaketak egin dituzte Aitzol parkean auzolanean margotutako kantxetan
Kalean Urban Fest egitasmoaren barruan, Amara Berriko Aitzol parkeko frontoia eta saskibaloi kantxa auzolanean margotu zituzten ekainean. Ordea, orain pintaketak agertu dira apaindutako frontoian, eta, hori dela eta, auzo elkartea haserre agertu da: “Irudi batek mila hitz baino gehiago balio duela diote. Gogoeta hau soilik: zer lortu duzue honekin?”.
Pintaketa horien aurrean, elkarretaratzera deitu dute biharko, hilaren 9rako. Aitzol parkean bertan elkarretaratuko dira, 12:00etan, euren “haserrea erakusteko”.