Antiguako Pilota Txapelketaren argazki lehiaketa antolatu du Txirain elkarteak
(Argazkia: Kirolzale) Txirain elkarteak argazki lehiaketa antolatu du, 75. Antiguako Pilota Txapelketaren harira. Atzo (hilak 8) hasi zen txapelketa, baina irailaren 2ra arte asteartero eta asteazkenero jokatuko dira partidak —Aste Nagusian izan ezik. Aste horretan asteazkenean eta ostegunean izango dira—. Argazkiek lotura zuzena izan beharko dute pilota txapelketako partidetako jokoarekin
Argazkiak helbide honetara bidali behar dira abuztuaren 31 baino lehen, eta parte hartzaile bakoitzak, gehienez ere, lau lan aurkeztu ahalko ditu lehiaketara. Argazki irabazleak 200 euroko saria jasoko du. Lehiaketaren oinarriak hemen irakur daitezke.


