Goizaldik 75 urteak ospatuko ditu Aste Nagusian

Goizaldi Dantza Taldeak 75. urteurreneko ospakizunekin jarraitzen du. Otsailean ezpata dantza prozesioarekin eman zieten hasiera ospakizun horiei, eta Aste Nagusian izango dute segida: abuztuaren 14an, astelehenean, emanaldi bat eskainiko dute Plaza Berrian, 20:00etan hasita. Gainera, ordu erdi lehenago bulebarretik beste ezpata prozesio bat egingo dute, harik eta Parte Zaharrean barna plazara iritsi arte.
Bertan, 1oo lagun inguru igoko dira eszenatokira, egungo dantzariek eta musikariek dantzari eta musikari ohiekin partekatuko baitute oholtza. Gauzak horrela, dantza taldeak Euskal Herriko hainbat herritako dantza tradizionalak aldi berean dantzatuko ditu: egungo kideek bat eta kide ohiek bestea.