Andoni Gorosabel Alavesen ariko da hemendik aurrera
Andoni Gorosabelek Reala utzi duela iragarri du talde txuri-urdinak. Azken sei denboraldiak Realean jokatu ondoren, Alavesen ariko da hemendik aurrera. 2017an egin zuen debuta lehen taldearekin; ordutik, 146 partida jokatu ditu —horietatik 114 lehen mailan—, eta Kopako titulu bat ere irabazi du.
Uda honetan Reala utzi eta Alavesek fitxatzen duen bigarren jokalaria da Gorosabel, uztailean Ander Guevararekin gauza bera gertatu baitzen.