Astelehenean hasiko da Aquarium Itsas Film Festibala
Abuztuaren 14tik 19ra izango da aurtengo Aquarium Itsas Film Festibala. Astelehenetik hasita, egunero filmak ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Saio guztiak 12:00etan hasiko dira, eta doakoak izango dira.
Lehenengo egunean Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloko film laburren hautaketa bat eskainiko dute. Asteartean Itsasoak pizten gaitu pelikularen txanda izango da. Asteazkenean Urpeko ondarea. Museo bat itsaspean film italiarra ikusteko aukera egongo da, eta ostegunean El olvido del mar dokumentala proiektatuko dute. Ostiralean, berriz, Aritz Aranburu surflari zarauztarra izango da eguneko protagonista, eta La isla de los tigres dokumentala emango dute. Astearteko saioa bakarrik izango da euskaraz; beste guztiak, gaztelaniaz.