Donostiako Piratek kaia hartu dute dagoeneko
Donostiako Piratek auzolanean egiten dute guztia, eta horretan dabiltza egunotan ere, kaiko jai gunea muntatzeko lanetan, larunbateko txupinazorako dena prest egon dadin. Hainbat txandatan banatuta, pirata ugari gerturatu dira kaira, Flamenka eta Lasta guneak muntatzeko, eta kaiak beste itxura bat du dagoeneko: Aste Nagusi Pirataren itxura. Flamenkako barraren gaineko horma irudian jartzen duen moduan, Donostiako Piratek Donostia abordatuko dute aurten ere.