Manteo eta Zemoria parkeak babesteko eskatu dute
Uliako auzo elkarteak deituta, hainbat lagun mobilizatu ziren ostegun arratsaldean Donostian, Manteoko eremuko Hiri Antolamendurako Plan Bereziaren aurka. Manteo eta Zemoria parkeak ez ukitu! lelopean egin zuten manifestazioa, izan ere, gogoratu behar da Basque Culinary Centerren (BCC) egoitza berria egin nahi dutela eremu horretan, Groseko berdegune bakarrenetakoan.
Orain, Basque Culinary Centerren proiektuaren kontrako mobilizazio berria, Uliako.Auzo.Elkarteak deituta. Berdeguneak bai, pelotazorik ez. pic.twitter.com/2vI4Eu3Nbp
— Eguzki (@EguzkiEH) August 10, 2023
BCCren eraikina ez ezik, beste hainbat eraikin hartzen ditu bere gain proiektuak: zuzkidura apartamentuak, lur azpiko solairuak, eta abar. Hain zuzen ere, horri buruzko hitzaldi informatiboa egin zuen auzo elkarteak asteazkenean, eta, besteak beste, gaiari buruzko erreferendum bat proposatzea erabaki zuten.