Hasi da Aste Nagusi Pirata!
Donostiako Piratek hiria hartu dute aurten ere, eta lehertu da dagoeneko Aste Nagusi Pirata. Intxaurrondoko Traganarruak izan dira martxan jartzen lehenak, auzotik Parte Zaharrera kalejiran abiatu baitira bazkalostean. Gainontzeko kofradiak, hala ere, ez dira atzean gelditu, eta 17:00ak aldera abiatu dute kalejira handia Grosetik, Parte Zaharrean kofradia guztietako piratak elkartu diren arte.
Jai giroan, Parte Zaharreko kaleak zeharkatu dituzte, azkenean kaira iristeko. Ongietorri beroa egin diete Ezkila kapitainari eta Mattiri, aurten Zaporeak elkarteak gorpuzten duen Mattiri. Flamenka goraino bete da Traganarruen kofradiako kide batek botatako bertsoak eta Zaporeak elkartekoen hitzartzea entzun, eta, batez ere, txupinazoa ikusi eta jai giroan benetan murgiltzeko. Suziriak eztanda egin bezain laster, festa lehertu da kaian! Egitarau zabala prestatu dute Donostiako Piratek egunotarako, eta hemen kontsultatu dezakezue.