Mutxikoekin dantzatu da Bulebarra
 Mutxikoak izan dira gaur goizean Bulebarrean. (Argazkia: Aitor Odriozola Zubillaga)
                    Mutxikoak izan dira gaur goizean Bulebarrean. (Argazkia: Aitor Odriozola Zubillaga)                Igandearekin batera, hainbat pertsona elkartu dira goizean Bulebarreko kioskoan ajeari aurre egin eta mutxikoak dantzatzera. Askotariko doinuak jo ditu Jeiki Hadi taldeak: Bralea, Axuri beltza, Zazpi jauzi, Ttipitto edota Txapeloaz, besteak beste. Eguraldia lagun, giro onean dantzatu dira bertaratutakoak.
 
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
                             
								 
								
							 
					


 
                    