Traganarruek 'estankea' abordatu dute beste urte batez
Herri bazkaria egin dute, eta gero Bernart Etxepare plazako urmaela abordatzeari ekin diote. "Aurten gutxienez ura garbitu dute", aipatu du kofradiako kide batek txantxetan.
Traganarruak kofradiakoak asteleheneko abordatzera aurreratu dira aurten ere, eta Intxaurrondo abordatu dute dagoeneko. Urtero legez, Estankea Abordatu eguna antolatu dute, eta Bernart Etxepare plazan bildu dira eguerditik, plaza behar bezala apaintzeko.
Herri bazkaria egin dute gero, musikaz lagunduta, eta digestioa aurreratuta zutenean, plazako urmaela, estankea deitzen diotena, abordatu dute haur, gazte zein helduek. Ordurako haur batzuk dezente bustita zeuden, baina abordatzearen ondoren ere jolasean jarraitu dute, beraientzat prestatu dituzten txirristarekin eta puzgarriekin. “Aurten gutxienez ura garbitu dute”, aipatu du kofradiako kide batek irribarrez.
Jarraian, bazkariko eta arratsaldeko irudien bilduma eta bideoa ikus ditzakezue: