Abordatze eguneko bazkaria, iruditan

Goizeko muntaketaren ondoren, pirata gazteek paella jana izan dute Flamenkan abordatzerako indarrak hartzeko. Berrehun gazte inguru batu dira kaian, eta giroa sekulakoa izan da. Beroari aurre egiteko ura ez da falta, eta ur pistolek protagonismo handia izan dute. Gazteak mahaitik mahaira aritu dira ura botatzen, eta pirata bihurriak direnez, bazterrak nahasten ibili dira. Bazkaldu ostean, Aquariumeko arrapalara joango dira euren baltsen bila, eta guztiek Kontxa izango dute zain.
Jarraian, abordatze eguneko bazkariko argazki galeria:



















