Aste Nagusiko Masa Kritiko berezia egingo dute asteazkenean
Hileko lehenengo ostiralean egin ohi dute Donostian Masa Kritikoa, baina Aste Nagusia dela eta, jaietan ere hiria zeharkatuko du txirrindulari masak. Asteazkenean izango da, hilaren 16an, eta irteera lekua eta ordua zehaztu ez badituzte ere, 20:00etan abiatu ohi dira Tabakaleratik.
Txirrindulari taldea izanik, ibilgailu bakar moduan funtzionatzen dute, trafikoa beren eginez. Honela, hiriek autoekiko duten menpekotasunaren inguruan kontzientzia sortu nahi da, beti ere, festa giroan. 2011tik 2012ra hainbat aldiz egin zen Masa Kritikoa Donostian, eta iazko urrian, beste talde batek berreskuratu du.