Donostiarrak denboraldiko hirugarren bandera irabazi du Boiron

Euskotren eta Euskolabel ligek jardunaldi bikoitza izan dute Galizian, larunbatean, Moañan, eta igandean, Boiron. Euskotren ligari dagokionez, Orio eta Donostiarra izan dira asteburuko garaileak; mutiletan berriz, Zierbenak asteburuko bi banderak irabazi ditu.
Donostiarrak denboraldiko hirugarren bandera lortu zuen, eta lortutako puntu hauei esker, hirugarren postua eskura du asteburu baten faltan. Lehenengoa izan zen Arraun Lagunaki hiru segundo aterata, 10:24ko denbora egin zuten helmugan. Arraun Lagunakentzat aldiz, banderarik lortu ez arren, asteburu positiboa izan da. Bi estropadetan lortutako bigarren postuak garrantzitsuak izan dira, batetik Oriori aldea ateratzeko, eta bestetik, liga gertuago izateko.