Bertsoek goiza alaitu dute Easo plazan
Jendez lepo zegoen Easo plaza alaitu dute Nerea Ibarzabalek, Asier Azpirozek ‘Azpi’, Unai Gaztelumendik eta Miren Artetxek euren bertsoekin. Jai giroko bertso saioan Unai Elizasu aritu da gai jartzaile, eta bertsolariek hiriari buruzko gai ugari jorratu dituzte. Aste Nagusiko giroa izan dute gai nagusi, eta jaietan ordutegi murrizketen inguruko bertsoek ireki dute gaurko saioa. Jarraian, beste herrietako jaiekin konparazioa egin dute, eta Azpirozek eta Gaztelumendik Goizuetako eta Donostiako jaiak izan dute mintzagai.
Artetxek bakarkako bertso sorta polita eskaini du Easo plazako kioskoan kalean bizi direnen inguruan. Lau bertsolaria elkartu egin dira, eta puntukako ariketa egin dute oporren plangintzaren inguruan. Publikoak sorturiko giro bikainak Easo plaza txaloz bete du. Bukatzeko, Artetxek eta Ibarzabalek gaur arratsaldean izango den paella txapelketaren inguruan aritu dira bertso saioari amaiera emanez.
Jarraian, gaurko bertso saioko laburpen bideoa: