Bulebarra ziztu bizian zeharkatu dute hamarnaka haurrek
Bizikleta festa egin dute Bulebarrean. (Argazkia: Beñat Parra) Bizikleta festa Donostiako Aste Nagusiko jarduera klasiko bat da dagoeneko, eta, urteroko legez, hamarnaka haurrek hartu dute parte aurten ere. Adin tartearen araberako talde txikietan banatuta (5-6 urte, 7-8 urte eta 9-10 urte), txandaka ateratzen joan dira haurrak, eta ziztu bizian zeharkatu dituzte Bulebarreko 300 metroak.
Helmugan merienda goxoa zuten zain, eta haur guztiek Bulebarra zeharkatu ostean oraindik sari hobea lortu zezaketen: bizikleta bat opari. Izan ere, adin tarte bakoitzeko bizikleta bat zozkatu dute, eta saridunek Jon Insausti Kultura zinegotziaren eskutik jaso dituzte bizikletak.
Jarraian, bizikleta festako hainbat argazki ikus ditzakezue:


