Iker Vicentek irabazi du Urrezko Kopa
Asteartean egin zuten Trinitate plazan Urrezko Kopa aizkolaritza txapelketa tradizionala, eta Iker Vicente nafarra izan zen garailea, bere enborrak 31 minutu eta 18 segundotan moztuta. Bere atzetik gelditu ziren Julen Alberdi Txikia IV (32′ 17”), Eneko Otaño (32′ 04”), Mikel Larrañaga (33′ 48”) eta Hodei Ezpeleta (36′ 19”). Urrezko Kopako errekorrak, beraz, Donato Larretxearen eskuetan jarraitzen du, 1995eko Aste Nagusian 27 minutu eta 17 segundoko marka egin baitzuen.