Kantujirak Parte Zaharreko bazterrak alaitu ditu
Piraten kantujirak Parte Zaharreko bazterrak alaitu ditu gaur goizean (hilak 16), turista askoren harridurarako. Jende asko bildu da euskal kanta herrikoiak kantatzera eta dantzatzera, eta giro polita sortu da bertaratutakoen artean. Portaletatik abiatu dira, eta Parte Zaharreko leku esanguratsuenetan egin dituzte geldialdiak. Bidea gaitek eta dultzainek ireki dute, eta haiei segika joan dira kantatzera hurbildutako herritarrak.
Jarraian bideoa eta goizean bildutako irudien bilduma: