Lau erdizkek bi borobil osatu dituzte Lastan
Piraten Eguna da gaurkoa, eta egun osoko egitaraua prestatu dute hori ospatzeko. Goizean kantujira izan dute, eguerdian bazkaria, eta arratsalderako mutxikoak utzi dituzte —elektrotxaranga ere izan da—. Mutxikoak hasterako euri langarra ari zuen, eta dantzariek Lasta gunen hartu dute babes. Alabaina, eguraldia gorabehera, jendeak ongi erantzun du, eta bertaratutako asko gunearen kanpoan dantzatu dira, barruan ez baitzegoen denentzako lekurik.
Jardueran zehar ateratako argazki sorta jarraian ikusgai: