Lau ikastetxeren patioak eraldatuko ditu udalak
Tokiko Gobernu Batzordeak hiriko lau ikastetxetan patio inklusiboak eraikitzeko lanak kontratatzeko espedientea onartu du. Aurrekontua 387.164 eurokoa da, eta ikastetxe hauek hartzen ditu bere baitan: Ibai ikastola, Aiete ikastetxea, Zuhaizti Ategorrieta eskola eta Amara Berri Urbieta ikastetxea.
Eraikin horietarako diseinatu diren patio inklusiboak irakasleekin eta familiekin partaidetza prozesu bat egin ondoren osatu dira.