Piraten Eguneko herri bazkari jendetsua, iruditan
Aste Nagusi Pirata erdia pasatuta, Piraten Eguna ospatzen ari dira asteazken honetan Donostiako Piratak, eta herri bazkari jendetsua egin dute Flamenka gunean. Horren aurretik, kantujira egin dute Parte Zaharreko kaleetatik, bazkarira motorrak berotuta joateko.
Pirata gazteak, helduak eta beteranoak elkartu dira Flamenkan, nola ez, paella jana egiteko. Ez dira faltatu sagardoa eta ardoa, eta baten bat ura ere edaten ari zen; gaua luzatuko zitzaion atzo. Hainbat egun daramate Piratek jai giroan murgilduta, baina oraindik gelditzen dira beste hainbat, eta hemen kontsultatu dezakezue egitaraua.
Jarraian, herri bazkariko argazkiak ikus ditzakezue: