Giro ederrean hasi dute eguna pirata txikiek
Aste Nagusi Piratako Haurren Eguna da gaurkoa, eta pirata txikiz beteta dago kaia eta bere ingurua goizetik. Hain zuzen ere, 11:00etan hasi dira jolasekin Flamenka gunean, Pirata Bihurriak eta Eskifaia kofradien eskutik.
Hainbat adinetako hamarnaka haur aritu dira jolasean, giro ederrean. Ondoren, aurpegiak eta besoak margotu dituzte sinbologia piratarekin, baita partxe piratak banatu ere; etxetik pirata itxura ez zeramatzatenak ere pirata bihurtuta atera dira kaitik. 12:00ak aldera, kalejiran abiatu dira Parte Zaharrean barrena, Zuloaga plazan jolasekin jarraitu eta ondoren Urgullera igotzeko.
Arratsalde luzea dute aurretik haurrek, elkarrekin bazkalduko baitute denek eta abordatzen txikia egingo baitute bazkalostean; beraiek ere Donostia abordatuko dute! Horrelako pirata gazteekin etorkizuna bermatuta daukate Donostiako Piratek.
Jarraian, goizeko hainbat irudi ikus ditzakezue: