Gorputzak freskatu dituzte Mojito Txapelketan
Beroari aurre egiteko, Jaraneroek Mojito txapelketa antolatu dute, eta gorputzak freskatzeaz gain, bizipoza eman diote gaurko egunari. Bertan, hamarnaka lagun batu dira, eta denak mojito gozoena prestatzen ahalegindu dira. Txapelketaren esatariak prestaketaren urratsak esaten aritu dira denek denbora berean edari magikoak prestatu zitzaten, eta parte hartzaileen artean originaltasuna ez da falta izan.
Mota guztietako mojitoak aurkeztu dituzte, eta epaimahaikoak dastatzen aritu diren bitartean, era guztietako erreakzioak egon dira. Guztiak ez dira edangarriak izan, batzuk alkohol gehiegi baitzuten. Beste batzuek, ordea, apaintzeko eta zapore gozoagoa emateko gominolak jarri dituzte edalontzian. Norena izan ote da mojito gozoena?
Jarraian, giro bikainean ospatu den Mojito Txapelketako argazki galeria: