Txikiek ere Donostia abordatu dute
Asteleheneko abordatzean bezala, giro ederrean ibili dira 100 haur inguru kaia abordatzen. Gaurkoa etorkizuneko abordatzearen entsegu bat besterik ez da izan haurrentzat, eta bertan, haurrek eta gurasoek hartu dute parte. Iaz ez bezala, aurten eguraldia lagun izan dute, eta kaian egindako bazkariaren ondoren, bustitzea ez da eragozpen bat izan. Haurrek eta gurasoek asko eskertu dute bainua, eta blai eginda atera dira uretatik.
Umeek baltsak hartu eta Aquariumeko arrapalatik behera jaitsi dira, eta gurasoen laguntzaz, hartu beharreko zintaren bila ibili dira. Haurrek, lehorrera heldu direnean, merienda gozoa izan dute zain. Goizeko jolasekin hasi da Haurren Eguna, eta abordatzearekin amaiera eman diote pirata bihurri gaztetxoenek. Abordatze txikia bukatu den arren, piratek egunari jarraipena eman diote Mojito Txapelketarekin. Gaur gauean, Janus Lester eta Kilimak taldea ariko dira Flamenkako agertokian.
Jarraian, abordatze txikiko argazki galeria: