Danbor eta upel hotsak, Flamenkatik Grosera
Hiri honetan edozein aitzakia ona da danborra eta upela jotzeko, eta Aste Nagusi Piratan ere lekua egin diote danborradari, nola ez. Ubarroiak kofradiak antolatuta, Flamenkatik abiatu dira pirata danborrariak 20:00ak aldera, eta Groserantz joan dira, Txofren amaitu baitute desfilea.
Hori bai, danborrada berezia izan da, besteak beste, pirataz mozorrotuta joan direlako danbor eta upel jotzaileak. Pirates of the Caribbean saga ospetsuko abestia joz hasi dute danborrada Flamenkan, eta San Sebastian egunean entzun ohi diren hainbat doinuz gain, beste abesti ezagun batzuk ere jo dituzte; hala nola, Dragoi Bola marrazki bizidunetako telesail ezagunekoa.
Jarraian, danborradako irudi bilduma: