Eskifaia kofradiaren gazte eguna, iruditan
Eskifaia kofradiak gazte piraten bazkaria antolatu du Flamenkan, eta 50 lagun inguruk bazkaldu dute. Beroa ez da arazo bat izan, gazteek itzaletan bazkaldu baitute, karparen barruan. Bakoitzak etxetik ekarritako janaria izan da gaurko menua, eta janaria elkarbanatu dute. Beroari aurre egiteko udako plater gozoena entsalada da, eta hori izan da gehienek errepikatu dutena. Eguerdiko giroa nahiko lasaia izan den arren, arratsalderako motorrak berotzen ari dira.
Bazkaria amaitzean, arratsalde luzea dute aurretik gazte piratek. Lauretan, Flamenkatik DJ ibiltaria aterako da Parte Zaharreko kaleak animatzeko, eta arratsaldeari martxa jartzeko. 17:30ean, Piratek arropak aldatuko dituzte, eta partxeak eta txalekoak alde batera utziz, galaz jantziko dira, Lasta guneko Jai Tematikora joateko.
Jarraian, gazte bazkariaren irudi galeria: