Euskal presoen etxeratzea ozen eskatu dute Piratek
Xibaro kofradiak deituta, urteroko kartelada egin dute arratsaldean hamarnaka piratek, euskal presoak etxean nahi dituztela eskatzeko. Ez gaude denok lelopean, espetxean dauden hamasei preso donostiarren etxeratzea eskatu dute.
20:00etan elkartu dira Flamenkan, eta hortik abiatuta Parte Zaharreko eta Erdiguneko kale esanguratsuenetara eraman dute euren aldarria. Portu kalean Ubarroiek antolatutako danborradak ireki die bidea, eta gainontzeko ibilbidea txaranga baten laguntzaz egin dute, giro onean. Manifestazioan adin guztietako pertsonek hartu dute parte, eta askok presoen irudiak zituzten kartelak eraman dituzte.
Kartelada Flamenka gunera iritsi da berriro, 20:40 aldera, eta presoen aldeko balsa dantzatu dute orduan. Jarraian balsa dantzatu duten unea eta karteladan zehar ateratako argazki bilduma: