Musikak ez du etenik Lastan
Dj ibiltariak eta jai tematikoak bat egin dute Lasta gunean, eta musikaz lagunduta aparteko giroa sortu dute pirata eleganteek eta bihurriek. Eskifaia kofradiakoek Parte Zaharreko kaleak alaitzen aritu dira, eta kaian aldi berean, hogei bat lagun jai tematikoaren gala elegantea ospatu dute. Beroa dela eta, gehienak karparen itzaletan babestu dira, eta ur pistolek eta edariek protagonismo handia izan dute, freskatzeko ezinbestekoak baitira.
Arratsaldeak ez du etenik, eta zortzietan Flamenkatik piraten danborrada abiatuko da, eta auzoko kaleetan danbor hotsak entzuteko aukera egongo da. Gauean, Ezpalak eta Niña Coyote eta Chico Tornado taldeen txanda izango da Flamenkako agertokian.
Jarraian, jai tematikoaren eta Dj ibiltariaren argazki galeria: