Azokarekin eta bizikrosarekin hasi dute eguna Piratek

Gaur goizean (hilak 19) artisau azoka eta bizikrosa antolatu dituzte Donostiako Piratek. Beroak ez ditu piratak kikildu, eta ez dira gutxi izan aste osoan zehar gorputzean pilatutako alkohola askatzeko aukera aprobetxatu dutenak. Bizikrosean parte hartu duten hamarnaka korrikalariei artisau azoka kuxkuxeatzera joan direnak batu zaizkie, azken horiek Lasta gunearen babesean.
Joseba Parron San Sebastian argazkilaria bi jarduera horietan izan da, eta honako argazki bilduma osatu du:






































































