Presoen etxeratzearen aldeko manifestazioa egin du Sarek

Sare Herritarrak deituta, gaur goizean (hilak 19) euskal presoen etxeratzea eskatu dute dozenaka lagunek Donostiako kaleetan zehar. Manifestazioa 12:30ean hasi da Bulebarretik, eta asko izan dira Sareren deiari erantzun dioten herritarrak. Hiriko kale esanguratsuenetatik pasa ondoren, manifestazioa kaian sartu da, eta Donostiako Piraten Flamenka gunearen aurrean bukatu da. Ondoren, herri bazkaria antolatu du euskal presoen etxeratzea aldarrikatzen duen Xibaro kofradiak.
Jarraian Joseba Parron San Sebastian argazkilariak manifestazioan zehar ateratako argazki sorta:
















