Xibaroek kaia hartu dute

Aste Nagusia amaitzen ari den honetan, egitarauari begiratuta nahi duenak oraindik ere badu zer eginik. Goizean bizikrosa eta artisau azoka egon dira kaian, eta eguerdia aldarrikapenerako tartea izan da, Sare Herritarrak manifestazioa egin baitu euskal presoen etxeratzea eskatzeko.
Manifestazioa Flamenka gunean bukatu da, baina plana ez da hor amaitu. Izan ere, euskal presoen etxeratzea aldarrikatzen duen Xibaro kofradiak herri bazkari jendetsua antolatu du Flamenkan bertan. Asteburua izanda eta eguraldia lagun, jende asko bildu da plan horietara guztietara.
Jarraian Joseba Parron San Sebastian argazkilariak Xibaroen bazkarian ateratako irudi bilduma:




















