Arsen Zakharyan fitxatu du Realak

Azken asteotako zurrumurruak baieztatu dira, eta Realak Arsen Zakharyan erdilari errusiarraren fitxaketa iragarri du. Dynamo taldetik dator Zakharyan, eta 2028-2029ko denboraldira arte sinatu du klub txuri-urdinarekin.
Zakharyan Samaran (Errusia) jaio zen 2003ko maiatzaren 26an, eta Europako futboleko promesetako bat da. Dagoeneko debuta egin du bere herrialdeko selekzio absolutuarekin, eta hamabost gol sartu eta 23 asistentzia eman ditu Errusiako ligan jokatu dituen 72 partidetan.