Aimar Alarcia bigarren sailkatu da Astigarragako Iruki Sarian
Aimar Alarcia txirrindulari donostiarrak bigarren postua erdietsi zuen atzo Astigarragako Iruki Saria txirrindulari proban. Donostialdea Bizikletan Txirrindularitza Eskolak antolatu zuen lasterketa, eta Alarciarentat norgehiagoka garrantzitsua zen atzokoa, Iruki-Donostialdea Bizikletan taldeko kidea baita. Taldeko maillot berezi batekin lehiatu zen Alarcia.
Gari Ugarte (Bellota Goierri taldekoa) irabazlearen ondoren iritsi zen Alarcia helmugara, denbora berean, esprint estua lehiatu eta gero. Iruki-Donostialdea Bizikletan taldeko beste hiru kidek ere amaitu zuten proba: Aimar Capdequi (bigarren urteko kadete astigartarra), Mattin Basurto (junior donostiarra) eta Unax Betelu (junior donostiarra), 26, 27 eta 35. postuetan hurrenez hurren.
Taldeka bigarren postua eskuratu zuen Iruki-Donostialdea Bizikletan taldeak, eta sailkapen hori Limousin-Oriako taldeak irabazi zuen.