Antiguako pilota txapelketak taldekako fasearen azken asteari ekingo dio
Asteartean eta asteazkenean itzuliko da Antiguako pilota txapelketa, eta taldekako fasearen azken astea izango du. Abuztuaren 22an, asteartean, Iker Egiguren eta Aingeru Bernaola bikotea Oihan Etxeberriaren eta Carmelo Lozaren aurka arituko dira. Bi bikoteak finalerdietara sailkatuta daude, baina norgehiagoka horretan bakoitzak zein postutan jokatuko duen erabakiko da. Partida 19:00etan hasiko da.
Bigarren partidan sailkapena egongo da jokoan. Seniorretan, Aingeru De la Fuentek eta Ionan Peñalverrek Unai Amiano eta Antton Apezetxearekin neurtu beharko dituzte indarrak.
Abuztuaren 23ko jardunaldirako, promesen kategoriarekin irekiko da jardunaldia. Ekhi Irribarriak eta Arkaitz Gabirondok sailkapena dute jokoan Eñaut Lizeagaren eta Eneko Belokiren aurka. A multzoan, bi bikote hauek Beñat Apezetxea eta Unax Landaren aurka galdu zuten.
Ondoren, seniorretan, Julen Alberdik eta Ekain Lizeagak Beñat Senar eta Jon Lazkoz izango dituzte aurkari. Bigarren sailkatuek ia ezinezkoa dute sailkapena, Fernandez eta Olidenen aurka 22-5 galdu ondoren. Horiek dagoeneko sailkatuta daude, baina antolatzaileek ez dakite oraindik zein postutan zehazki. Alberdi eta Lizeaga, tanto gutxi batzuk batuta, sailkatuta leudeke. Irabaziz gero, ordea, multzoko lehen postuan geratuko lirateke.